Este es un blog, creado para compartir. Compartir el presente que es lo unico que existe.

lunes, junio 05, 2006

LANKIDETZA Arizmendiarrietaren eraldaketa proiektua

"LANKIDETZA Arizmendiarrietaren eraldaketa proiektua" by LANKI

Liburutik ateratako ideia batzuk:
  • Horregatik, liburu honetan eskaintzen den Arizmendiarrietaren pentsamendua, abiapuntua da. Zuregandik jarraipena itxaro duen -behar duen-gogoeta entengabearen abiapuntua.
  • Kooperatibismoa harantzago doa: pertsona eta komunitatearen arteko elkarreginean jartzen du gakoa. (biak autoeratuz).
  • Lana. Pertsona ororen ahalmen sortzaile eta eraldatzailearen islada da, idealak errealitatean gauzatzeko tresna.
  • Empresa kooperatiboa gizakiaren duintasuna, askatasuna eta berdintasuna bermatuko dituen egitura gisa planteatzen da: bertan lanaren izaera instrumentala baztertu eta pertsona bakoitzari bere lan indarraren jabetza eta erantzunkizuna itzuliko zaio.
  • Munduaz egiten duen azterketaren laguntzaz egoeraren diagnosi zorrotzaz gain, aurrerantz jotzeko eskura dituen oinarriak identifikatzen ditu; horietan finkatuz hasiko da poliki-poliki bere ametsak eraikitzen.
  • Bere iritziz kapitalismoaren mundua, eta batez ere lan arloa, "Ideal edo printzipio moralen eragin baikorrik gabe garatu da, nahi berekoi eta material batzuen atzetik."
  • Jabetza rpibatua onargarria da beraz, baina "ondasunak denenak eta gutariko bakoitzarenak izan behar dute", hots, bere izaerak mugatua behar du izan.
  • Onartezina den errealitate sozio-ekonomikoaren aurrean indignazio etiko sakonetik abiatzen da Arizmendiarrieta.