Este es un blog, creado para compartir. Compartir el presente que es lo unico que existe.

lunes, junio 05, 2006

Ausnarketak Printze Txikiarekin

"Printze txikia" by Antoine de Saint Exupery

Liburu honen laguntzaz egindako zenbait ausnarketa:

*Nagusiak haurren aldean gauzak ikusteko daukaten sailtasuna adierazten du. Badirudi beraien irudimena kapatuta daukatela. Ez direla gai atzekoa, gakoa ikusteko gai. Lo esencial es invisible a los ojos.
*Nagusiak bizi dira mundu batean, beraiek eraikia eta haurrei gauzak beraiek bezala ikustera behartzen dituzte. Mundu asko posible dira, eta mundu hobeak ere, batez ere kontutan badaukagun zerri ematen dion garrantzia nagusiak bizi diren munduak.
*Ardurak edo arazoak ditugunean beraietan murgiltzen gara, benetan garrantzitsua (bakoitzak bere aukeran du zer den garrantzitsua berentzako) dena alde batera utziz. Egoera horrek, momentu orok daukan gozamena galtzera eramaten gaituelarik.
*Zorigaitzak gertatzen diren momentuan dira zorigaitzak, gertatu eta hurrengo momentuan ez. Gertatu eta hurrengo momentuan, errealitate edo ezenarioa aldatuta aurkitzen da eta gure esku dago errealitate berri horri egokitzea. Errealitate berrira moldatzean datza zorigaitza iragan biurtzeko gakoa. Bestela, denbora galera haundiak (batzuetan urteak beste) gertatzen dira zorigaitzarekin atzekabetzen.